euskal diaspora eta kultura
2014/04/22
PUBLIZITATEA
Laprida, Argentina. “Euskal kultura eta Argentinako mugimendu abertzalea ikertu eta zabaltzen duten ikerlari, irakasle, historialari eta euskal gizataldeko ordezkariak biltzeko asmoarekin” sortu zen 2003an Argentinan Arturo Campion Euskal Ikasketako Gunea, eta helburu hori buruan etengabeko lana egin dute gunekideek denbora tarte honetan. Emaitzak begi bistan daude: hitzaldiak ematen dituzte euskal etxeetan, euskal erakundeetako ekitaldietan hartzen dute parte eta urtekari bat argitaratzen dute, ‘Guregandik’ izenekoa, guztia aipatu helburuekin.
11. urtemuga markatzen zuen 2014ko bilerari dagokionez, Gunearen egoitza den Lapridako Lagunen Etxea euskal etxean egin zen, martxoaren 29an. Bertan, eta etxe anfitrioiko agintarien harrera jaso ondoren, barne lanari ekin zioten bildutakoek. 2013aren balantzea egin zen eta horrekin batera FEVAn emandako hitzaldiena eta ‘Guregandik’ 9. zenbakiarena. Horrez gain eta 2014ari begira, FEVAri egingo zaion hitzaldi eskaintza eta zer-nolako ikerketa eta mintegiak garatuko diren adostu zen, eta kide berrien eta galdutako kideen egoera aztertu zen. Barne lanarekin bukatzeko, bazkideek Nicolas Chaves izendatu zuten web orriaren arduradun eta 2014an zehar argitaratuko den ‘Guregandik’en 10. edizioaren edukiak mahaigaineratu ziren: iragarpen gisa, artikuluen artean Lagunen Etxearen 25. urteurrenari buruzko artikulu bat sartzea erabaki zen.
'Guregandik' Aurkezpena eta hitzaldia
Arratsaldean, ‘Guregandik 9’ urtekariaren aurkezte ekitaldia burutu zen euskal etxean. Autore hauen lanak biltzen ditu: Jokin Azkue, Patxi Azparren, Jesus Valencia, Marcelino Irianni, Cesar Arrondo, Norma Rios, Jon Ander Ramos Martinez, Nicolas Chaves, Juan Carlos Ibarrola, Pello Oiarzabal, Sergio Miguel Rekarte, Luis Martinez Garate, Sho Hagio, Eduardo Torry eta Carlos Arturo Martinez. Aldizkariaren 9. zenbakiak $70 balio ditu eta lortzeko, interesatuak Lagunen Etxea-ko Maria Ester Arrondo liburuzainarekin jar daitezke kontaktuan (mearrondo@laprida.net).
Aurkezpena
amaitutakoan, Ipar Euskal Herriari buruzko hitzaldi bat eskaini zuen Buenos Airesko Iparraldeko Euskal
Etxeko ordezkari den Carlos Martinez-ek. Ondoren, euskal etxearen
25. urteurrenaren omenezko topa egitean hartu zuten parte Cesar Arrondo, Eduardo
Torry, Nicolas Chaves, Juan Carlos Ibarrola, Carlos Arturo
Martinez, Jose Domingo Ormaetxea eta Mikel Ezkerro Ikasguneko
kideek.
-Wegunea: http://www.arturocampion.com.ar/
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus