euskal diaspora eta kultura
2011/12/06
PUBLIZITATEA
Chascomus, Argentina. Udako oporrak [Hego hemisferioan urtarril-otsailean] antolatzeko garaian gaude Argentinan eta Zingirako Euskaldunak erakundeak oso proposamen polita luzatu du aurten ere Argentinako euskal etxeetako nerabeei zuzendua. Udalekuaren IV. edizioa urtarrilaren 4tik 8ra burutuko da Chascomusen, eta orain artean hogei bat lagun izena emanda badaude ere, euskal etxeko arduradunek izena emateko epea 13ra arte luzatu nahi izan dute, parte hartu nahi duen inor kanpoan gera ez dadin.
Bost eguneko kanpamentuan, Euskal Herriaren kulturarekin lotura duten hainbat ekintzetan arituko dira neska-mutilak. Astean zehar, pilota eskola eta tailerrak, arrauna, euskal dantzak, musika, euskara, euskal joko tradizionalak eta gisa horretako ekitaldiak gauzatuko dituzte euskal etxean bertan, euskal etxeko aurreko enparantzan, Pilota eta Regata klubetan eta Libres del Sur Parkean. Gazteak ez dira bakarrik izango aktibitate hauetan. Izan ere, Chascomuseko bertako eta Arrasateko "Txatxilipurdi elkartea” Gobernuz Kanpoko Erakundeko begiraleek izango dute Udaleku gobernatzeko ardura.
Prezio baldintzei dagokienez, parte hartzeko 350 peso ordaindu behar dira. Hala ere, salbuespen bat egingo dute antolatzaileek Chascomusetik 500 kilometro baino urrunago bizi diren gazteekin. Kasu honetan 250 peso ordaindu beharko ditu parte hartzaileak. Inskripzioa burutzeko, 100 pesoko depositoa egin behar da eta pausoak hauexek dira:
1) Ordainketa “Banco de la Provincia de Buenos Aires”en egin behar da
-Kontu Korrontearen zenbakia: 6942-7322/8
-CUIT: 30665097524
-CBU: 0140331001694200732282
2) Ordainketa egin ondoren, egiaztagiria euskal etxera bidali behar da faxez, parte hartzailearen izena adieraziz. Faxak: 02241 - 430334 edo 02241 - 431042
3) Parte hartzailearen datu guztiak bidaliko dira, izen-emate formularioa batetik. Formularioa e-mailez bidaliko da baina ekitaldia hasteko momentuan berriro aurkeztu behar da, neska edo mutilaren gurasoek sinatuta. Parte hartzeko ezinbesteko baldintza da hau.
Edozein kontsultak egiteko, cvchascomus@yahoo.com.ar helbidera idatz daiteke.
Proiektua gauzatu ahal izateko emandako laguntzagatik, euskal etxetik euren esker ona adierazi nahi izan diote Gipuzkoako Foru Aldundiari, bereziki Kultura diputatua den Ikerne Badiolari eta Kanpo Harremanetarako eta Turismo zuzendaria den Roke Akizuri.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus