Arrecifes, Argentina. Azkenean, bihar larunbata da eguna, 100 urte, bere lehenengo mendeurrena ospatuko du Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzian. Omenaldi eta oroitzapena lehenengo Zuzendaritza Batzordea osatu zuten lagunei; eurei, eta baita ere, orduan eta geroztik Euskal Etxeak partaide, egile eta arima izan dituen gizon-emakume guztiei, euskaltasunaren sua ederki asko elikatu baitute, gaur egun Euskaldunak Denak Bat den errealitate eta egitate euskal-argentinar sendo eta engaiatua eman arte.
1922ko otsailaren 19tik hona bide luzea egin du Euskal Etxeak, belaunaldiz belaunaldi gehituz, aldatuz, finkatuz, hobetuz, Euskal Herria bera eta gizarte argentinarra ere aldatu eta garatu diren bezalaxe. Argi da gaur egun euskal elkartea Arrecifesen, haur, gazte eta helduen biltoki dela, ekiletza, engaiamendua, elkartasuna eta partaidetza sustatzen diren lekua, ilusioa, talde-lana eta partekatutako ahalegina llantzen diren eremua, harro euskal eta arrecifestar eta argentinar izateaz.
Euskal Etxetik lehenengo Batzordeko kideen izenak gogora ekarri dizkigute:
-Lehendakaria: Francisco Ansalas
-Lehendakariordea: Ignacio Echaniz
-Idazkaria: Lucio de Echaniz
-Idazkariordea: Jorge Artola
-Diruzaina: Pedro Lardoeyt
-Diruzainordea: Eusebio Echaniz
-Batzordekide titularrak: Teodoro Arana, Tiburcio Bilbao, Francisco Hernandorena, Demetrio Aranzeta
-Batzordekide ordezkoak: Julián Noguera, Juan Ocariz, Martín Idígoras, Blas Lazaga.
Eta hau da egungo Zuzendaritza Batzordea:
-Lehendakaria: Laureano Villa Zabaleta
-Lehendakariordea: Juan Lucio Agotegaray Echaniz
-Idazkaria: María del Carmen Rodríguez
-Idazkariordea: Laura Mariel Nobile
-Diruzaina: Haydee Aurtenechea
-Diruzainordea: Ana Idígoras
-Batzordekide titularrak: César Solanés Aurtenechea, Esteban Bilbao, María Angélica Lúgaro Gabilondo, Liliana Martínez, Anabela Bilbao Valiela
-Batzordekide ordezkoak: Eduardo Villa, Nancy Cárdenas, Luis María Lombard Mallaviabarrena
-Kontu ikuskatzaileak: María Luján Valiela, María Georgina Mindurry Idiart, Juan Ignacio Abasolo de Zavaleta
-Kontu ikuskatzaile ordezkoa: Mariana Dominé Irigoyen, Analía Visciarelli, María Claudia Lucero
Izan zirelako, gara. Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxearen egungo Batzordea, joan den azaroaren 8an hautatua
Larunbatean, otsailaren 19an
-20:00etan, ekitaldia Euskal Etxearen aurrean
-Ohorezko Aurreskua bertako Ugarritzak-ek dantzatua eta Maralek zuzenean kantatua
-Plaka desestaliko da eta zinta moztuko
-Etxean sartu eta kopa altxa eta topa egingo da
-Eta gero gerokoak
Zorionak Arrecifes!