euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

100.000 irakurlek bisitatu zituzten iaz euskarazko webguneak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan

2005/04/02

Eustat-ek (Euskal Estatistika Erakundea) Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako estatistika datuak eskaintzen ditu. Irudian, bere webgunea
Eustat-ek (Euskal Estatistika Erakundea) Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako estatistika datuak eskaintzen ditu. Irudian, bere webgunea

PUBLIZITATEA

Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) ezagutzera eman berri duenez iazko lehen seihilekoan euskarazko webguneek ia 100.000 internauten bisitak jaso zituzten. Datuak Euskal Autonomia Erkidegokoak dira soilik (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa), Euskal Herriko beste lurraldeen eta Diasporako euskal komunitatearen datuak gehitzeke. Eustatek jakinarazi duenez euskarazko webguneetan ibiltzen diren euskaldunen kopurua % 35 igo da epe horretan.
Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak, argitara eman duen txostenak euskarazko webguneen erabiltzaileen ezaugarriak aipatzen ditu: gazteak eta ikasiak dira euskal internautak. Datuon arabera % 71,1ek 35 urte baino gutxiago ditu; % 50,8k lan egiten du eta % 41,4 ikasten ari da. Ikasketa mailari dagokionez % 51,4k goi-mailako ikasketak ditu eta bigarren mailakoak %46,9k.

Eustatek plazaratutako inkestaren datuak Euskal Autonomi Erkidegokoak soilik direla kontuan izanda, Bizkaia da erabiltzaile euskaldun gehienak biltzen dituen herrialdea, % 44,1a hain zuzen ere. Gipuzkoan euskarazko webguneetan ibiltzen diren % 43a bizi da, nahiz eta lurralde honetan erroldatuta dauden euskaldunen kopurua altuagoa den (Gipuzkoak Euskal Autonomia Erkidegoko euskaldunen % 51,4 hartzen du). Araban, internauten %13a kokatuko litzateke.


Lotura gehigarriak

Euskal Estatistika Erakundea
www.eustat.es


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia