euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

10. urteurrena ospatzeko 'Maral' taldeak bere disko berrirako abestiak proposatzera gonbidatu du publikoa

2009/12/18

Buenos Airesko San Telmoko Plaza Defensan Maral Taldeak emandako emanaldian (argazkia EuskalKultura.com)
Buenos Airesko San Telmoko Plaza Defensan Maral Taldeak emandako emanaldian (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Maral talde argentinarrak hamar urte beteko ditu 2010ean eta urtemuga ospatzeko oso proposamen polita atera du jarraitzaileentzat. 'Esaidazu abesti bat… eta CD bat irabazi ahal izango duzu' leloarekin gonbidatu dute publikoa disko berrirako kanta bat, gaztelaniaz nahiz euskaraz, hautatzera. Jendearen erantzuna eskertzeko, hamar cd zozkatuko dituzte parte hartzen duten lagunen artean. Abestien izenak bidaltzeko epea abenduaren 31an bukatuko da, eta datuak Facebook edo e-mailez bidali daitezke. Lan berria otsailaren bukaeran kaleratuko da.

Arrecifes, Argentina. 2000. urtean sortu zen taldea, musika errepertorio zabal bat interpretatzeko asmoz. Gaur, hamarkada bat pasa ondoren esan daiteke asmo hori soberan bete zuela Maral-ek. Argentinako folklorea, tangoa eta herri kantuak egiteaz gain, Diaspora argentinarrean erreferente bihurtu da euskaraz kantatzeagatik. Berezitasun honek paregabeko jarduera izatera eraman ditu musikari arrecifestar hauek. Beste ekitaldi batzuen artean, Necocheako eta Cordobako Euskal Asteetan Kepa Junkera eta Lito Vitalekin aritu ziren 2005. eta 2006. urteetan. EuskoCantat lehiaketa irabazi zuten 2007an 'Maitia nun zira' eta 'Begira nago' abestiekin. Eta 2008an, Eusko Jaurlaritzak Euskararen Egunean kantatzera gonbidatu zituen Gasteizera.

Maral taldeko partaide dira Mariana Domine Irigoyen (ahotsa), Billy Vogt (gitarra eta moldaketak), Christian Rodriguez (bateria eta perkusioa), Maria Eugenia Cozza (koruak) eta aurten sartu diren musikari berriak, Pablo Mermet (pianoa eta ahotsa) eta Sebastian Rochi Alzag (baxua). Hona, EuskalKultura.com-en bidez zabaldu nahi duten proposamena, kantuak hautatzeko:

"Honaino heltzen lagundu diguten guztiekin ospatu nahi ditugu gure hamar urteak', azaltzen dute  taldekideek. "Karia horretara kontzertu bat prestatzen ari gara, eta baita disko berri bat ere. Diskora klasiko batzuk bilduko ditugu baina lan berriak ere sartu nahi ditugu. Ez dugu, baina, bakarrik egin nahi; horregatik gero diskoan agertuko den abesti bat hautatzera gonbidatu nahi dugu jendea. Euskaraz azein gaztelaniaz izan daiteke, bi hizkuntzetako kantak bilduko baitugu. Jasotako proposamen guztien arten geuk hautatuko dugu egokien iruditzen zai(zki)guna(k). Parte hartutako guztien artean hamar CD zozketatuko dira. Proposamenak bidaltzeko epea abenduaren 31ean bukatuko da eta datuak taldearen Facebook-eko helbidera edo grupomaral@yahoo.com.ar ala mdomine2002@yahoo.com helbideetara bidal daitezke.

Lotura interesgarriak

Maral Taldearen Facebook
http://www.facebook.com/p.php?i=1112656279&k=Z5D562QYRWTFYADDYF6TW5PQUUGD443L&oid=230131711419



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia