euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bere 10. urtemugan, urteroko bilera ospatuko du Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneak otsailaren 11an

2013/02/08

Iazko bileran parte hartu zuten elkarteko lagunak: goiko lerroan ezkerrtik eskuinera: Mikel Ezkerro, Eduardo Torry, Nicolas Chaves eta Cesar Arrondo. Beheko lerroan: Ignacio Sagastume, Carlos Martinez, Juan C Ibarrola eta J. Domingo Ormaetxea (argazkiaEE)
Iazko bileran parte hartu zuten elkarteko lagunak: goiko lerroan ezkerrtik eskuinera: Mikel Ezkerro, Eduardo Torry, Nicolas Chaves eta Cesar Arrondo. Beheko lerroan: Ignacio Sagastume, Carlos Martinez, Juan C Ibarrola eta J. Domingo Ormaetxea (argazkiaEE)

PUBLIZITATEA

Urtero biltzen dira Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneko kide eta arduradunak aurreko zikloko balantzea egite aldera. Aurten, ordea, berezia izango da elkarretaratzea elkarteak 10 urte beteko dituelako datorren apirilaren 5ean. Bilkura Ikasketa Gunearen egoitza den Lapridako Lagunen Etxea euskal etxean izango da datorren astelehenean eta egun osoko programa beteko dute gonbidatuek, tartean, barne lana, aurreko zikloko balantzea, prentsaurrekoa eta urteurreneko afaria. Egitaraua bukatuta, euskal etxeko kideekin batera herriko inauterietan parte hartzeko aukera ere izango dute Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneko lagunek.

Laprida, Argentina. Helburu argi eta sendoekin jaio zen duela hamar urte Arturo Campion Euskal Ikasketa Gunea. “Euskal kultura eta Argentinako mugimendu abertzalea ikasi eta zabaltzen duten ikerlari, irakasle, historialari eta euskal gizataldeko ordezkariak biltzeko asmoarekin sortu da gure elkartea. Gure asmoa baliabideak batzea da, ikerketa berriak sortzeko xedearekin. Euskal kultura hedatzea da gure helburu nagusia, hemen eta Argentinatik kanpo. Horretarako hitzaldi sorta, tailerrak eta ikus-entzunezko materiala eskainiko ditugu. Beste helburuen artean, Unibertsitate eta Ikasketa beste gune batzuekin kontaktatzea ere bada eta Euskal Herriko eta baita Diasporako izen handiko gonbidatuak ekartzea ere”, hitz hauekin aurkeztu zuten beren burua Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneko arduradunek 2003ko apirilaren 5ean.

Orain, hamarkada bat pasa eta gero, hasierako helburu horiek betetzen joan direla ikus daiteke. Eta horren froga, eta laburpen giza, Ikasketa Guneak 2005etik argitaratzen duen ‘Guregandik’ aldizkaria da. Izan ere, urteroko argitalpenak instituzio anitzeko egileen lanak biltzen ditu.

Datorren otsailaren 11an, eta Inauterietako jai egunak baliatuz, 2013ko bilera ospatuko dute Lagunen Etxea Euskal Etxearen egoitzan Ikasketa Guneko kideek. Bilkurak honako egitarau hau jarraituko du:

Goizean:

- Partaideen harrera eta gosaria
- Bazkaria Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneko kide, euskal etxeko agintari, kide eta lagunen artean.

Arratsaldean:

-Barne lana: 2012. urteko balantzea: elkarteko kideek FEVAren kultur eskaintzan emandako hitzaldiak; Guregandik 2012ko edizioa; Palermo Unibertsitateko Mintegia; Guregandik 2013ko edizioa.

-Hitzaldiak: 2013an FEVAko eskaintzan sartuko diren Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneko kideen hitzaldiak; ikerketak eta mintegiak La Platako eta Buenos Aireseko Unibertsitateetan.

-Kide berriak eta kideen bajak

-Elkarteko hiruhilabeteko buletina.

Iluntzean:

-19:00etan, Prentsaurrekoa. 2012ko Guregandik-en aurkezpena. Aitor Pescador Medrano-ren hitzaldia.

Gauean:

-10. urtemugako afaria.
Laprida herriko inauterietan parte hartzeko aukera.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia