euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

10. ediziora iritsi da Paranan Urrundik EEaren 'Euskal Dantza Jaialdia', aurten Joseba Gotzon kantari bizkaitarra lagun

2019/10/16

Urrundik Euskal Elkartearen 2019ko Dantza Jaialdiko irudia
Urrundik Euskal Elkartearen 2019ko Dantza Jaialdiko irudia

PUBLIZITATEA

Paraná, Argentina. Beste urte batez ireki dizkio ateak euskal kulturari Paranako '3 de Febrero' Antzokiak eta 2009 urtetik egiten ari den bezala, Euskal Dantza Jaialdia antolatu zuen bertan hiriko Urrundik Euskal Argentinar Elkarteak. Ikuskizunean dantza errepertorio zabala eskaini zuten elkarteko adin guztietako dantzariek, dantzatuz ‘Makil dantza’, ‘Plazara’, ‘Bralea’, ‘Kaixarranka’, ‘Kaskarotak’ eta ‘Sagar dantza’ (helduek), ‘Orpo punta’ eta ‘Fandango’ (txikiek), ‘Arretxinagako San Migel' (Federico Borras txistulari), ‘Zinta dantza’, ‘Uztai txikiena’, eta ikuskizunari amaiera emateko, ‘Fandango’, ‘Arin Arin’ eta ‘Kalejira.

Euskal Herritik etorria, Joseba Gotzon kantari portugaletetarra ere taularatu zen bere aireekin. 35 urteko jardunbidea ospatuz egiten ari den biran, bere errepertorioko zortzi abesti eskaini zituen, Parana bertako Oscar Giles, Angel Giles eta Eli Gigena musikariek lagunduta.

Emanaldia bukatuta, elkarrekin afaldu zuten dantzari eta musikariek. Hurrengo hitzordua azaroko bigarren asteburuan dute Urrundikeko gazteek, Bahia Blancara baitoaz, Euskal Astean parte hartzera.

Argazki bilduma osoa, hemen.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia