euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

10 edizio ospatuko ditu aurten Cañuelasko Aberri Eguneko Dantzari Topaketak, apirilaren 2 eta 3an, Maralekin

2016/02/22

Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxeko kideak hiriko Gustavo Arrieta alkatearekin (argazkia Cañuelasko Udala)
Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxeko kideak hiriko Gustavo Arrieta alkatearekin (argazkia Cañuelasko Udala)

PUBLIZITATEA

Eskualdeko gazteak bilduz Aberri Eguna ospatzeko helburua duen jaialdi hau bere hamargarren ediziora iritsiko da aurten eta antolatzaileek behar –eta merezi– bezala ospatu nahi dute. Hori dela eta urteroko programari garrantzi handiko bi proposamen gehituko dizkiote: Maral taldearen kontzertu bat eta 'Paella Erraldoi Showa' deitu duten ikuskizuna. Dantzari Topaketa apirilaren 2an eta 3an izango da, Cañuelasko Denak Bat antolatzaile.

Cañuelas, Argentina. Denak Bat Euskal Etxearen aktibitate nagusia edo oihartzunik handiena duena bilakatu da Aberri Eguneko Dantzari Topaketa; ekimena, berez, urtean zehar prestatzen dute baina, hala ere, hilabete hauek –otsaila eta martxoa– mugituenak izan ohi dira antolaketa kontuetan eta instituzioko kide guztiak ari dira buru belarri lagintza horretan.

Izan ere, Euskal Etxetik EuskalKultura.com-i jakinarazi zaionez, Gustavo Arrieta hiriko alkateak Denak Bat-eko ordezkaritza bat jaso berri du, hamargarren edizioko ekitaldi bereziak karia. “Ezinbestekoa da ospakizunari daukan garrantzia ematea”, adierazi du Arrietak EEko ordezkarien aurrean, tartean Daniel Sancholuz lehendakaria, Veronica Zulaica idazkaria,eta Ismael Goñi eta Catalina Etchevers batzordekideak zeudela. “Asmoa da jaiaren berri ahalik eta ondoen zabaltzea, herriko hedabide guztietan ager dadila, herri osoaren lankidetza eta partaidetza izateko. Horretarako, eta urtero bezala, Udalaren babesa izango du euskal gizataldeak”, azpimarratu du alkateak.

Dantzari Topaketa apirilaren lehenengo asteburuan izango da. Larunbatean, bertaratutako diren euskal etxeetako dantza taldeez gain, Maral Talde euskal-arrecifestarra ere arituko da herriko plazan ezarriko den oholtza gainean. Plazako ikuskizuna bukatzean, eta aurrekoetan ez bezala, Nekazaritza Elkartean jarraituko du erromeriak, bertan ere Maral taldeko kideak lagun. Igande eguerdian, beste nobedade bat egongo da Dantzari Topaketaren. X. edizioan. Agur bazkarian, paella erraldoia tankera hartuko du parteide guztientzat.

Voucherren prezioa

Voucherren prezioari dagokionez, bakarra izango da aurten dantzari eta laguntzaileenzat eta $450 balioko ditu erromeria, ostatua, eta igandeko gosari eta bazkaria barne. Larunbateko bazkarian parte hartu nahi izan ezkero, $50 gehiago ordaindu beharko da. Informazio gehiago jasotzeko edota erreserbak egiteko, kontaktu helbideak hauexek dira: vzulaica@hotmail.com edo vetcanuelas@yahoo.com.ar. On egin!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia