euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hurkoarengana hurbiltzeko aukera eta aitzaki ederra den honetan, onena desio dizugu, irakurle, Zorionak!

2025/12/24

Hala ikusten dugu guk, hala ikusi izan dugu aurretik ere, aukera bezala, nahi duenak hurkoarengana hurbildu eta lagunkoiago, lagungarriago, enpatikoago eta modu sanoagoan begiratzeko ingurura, begiak zabaltzeko, edo gehiago zabaltzeko, eta gure hondar ale hori apur bat loditu eta, ondoan dugunaren lekuan jarriz, geure ekarriari begirada berria eman eta gehiago konprometitzeko, ez beti soilik diru kontuetan, jarrerak ...

Gehiago irakurri...


Partaidetza polita, etxeko taloak eta "txistor txinatarra" Shanghaiko Euskal Etxeak antolatutako San Tomas festan

2025/12/24

Giro ederra Shanghaiko Euskal Etxean Santo Tomas Eguna ospatzeko Dauden lekuan daudela, euskaldunek joera dute bildu, eta etxean ikasitako moldean ospatu eta bat egiteko. Txinan, Shangahiko Euskal Etxea ez da batere diferentea horretan, eta ohitura finkatua duten bezala, aurten ere bertakoak bilduak dira, abenduaren 13an, Euskal Herian baino astebete lehenago, San Tomas festa, Euskal Herrian Eguberriari ate joka gaudela adierazten duen euskal jaia partekatzeko. Partekatu ...

Gehiago irakurri...


Egoera Larriko Dirulaguntzak 2025: 200.007 euro egotzi zaizkie Argentina, Txile, Kuba eta Venezuelako onuradunei

2025/12/23

1877an sortua, Habanako Euskal Etxea (Asociación Vasco-Navarra de Beneficencia, AVNB) munduko zaharrenetako bat da Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkaria (BOPV-EHAA) buletinak gaur asteartea, abenduaren 23an, eman du argitara Ebazpena, 2025eko abenduaren 8koa, Kanpo Harremanen eta Euskadi Globalaren idazkari nagusiarena, zeinaren bidez euskal etxeei dirulaguntzak esleitzen baitzaizkie atzerriko euskal gizataldeetako kideen premia larriei eta laguntza-beharrei erantzuteko, 2025erako.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Laurak Batek lehiaketa ireki du bere 150. urteurrena identifikatuko duen logoa erabakitzeko

2025/12/23

Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxea egun identifikatzen duen logotipoaren irudia. 150. urteurreneko logoaren bila ari da orain Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeak, munduko euskal etxeetan zabalik den zaharrenak, 150 urte beteko ditu 2027ko martxoaren 13an. Mende eta erdiko ibilbide hori ohoratzeko, egitarau zabala ari da prestatzen erakundea 2027 osoran garatzeko. Efemerideari begira, 2026ko martxoan jakinaraziko dituzte ospakizun programaren xehetasunak. Data horretarako, baita ere, prest nahi dute izan urteurrenaren irudia: 2026ko ...

Gehiago irakurri...


Tandilgo Gure Etxeak amaiera bikaina eman dio 2025 urte gogoangarriari Jaiotza bizidun mitologiko arras landuarekin

2025/12/22

Berrogei pertsona eszenatokian, argiak, sua, musika, dantza eta 25 urteko magia Tandilgo Gure Etxeak aurkeztutako Jaiotza bizidunean Tandilgo Gure Etxeko kideentzat lan-urte gogorra bezain pozgarria izan da 2025a. Urrian Euskal Argentinar Aste Nazional gogoangarri bat antolatu zuten, azaroan elkartearen 76. Urteurrena ospatu, eta abenduaren hasieran Euskararen Eguna ohoratu ondoren, urrezko amaiera eman diote urteari joan den larunbatean, abenduaren 13an, Euskal Jaiotza biziduna antzeztuz Gernikako Arbolaren kimuaren ondoan, Euskal ...

Gehiago irakurri...


Olentzero, partaide Quebec-eko Euskaldunak-ek eratutako Eguberri Festan, txikienen gutunak bilduz, ixtorio kontari

2025/12/22

Olentzero Montrealeraino ere iritsi eta Euskaldunak Quebec-eko txikienekin mintzatzeko eta ipuin kontari ibiltzeko modua izan zuen Abenduan zehar Diaspora osoan dozenaka euskal etxek antolatutako Eguberri eta Urte Zahar festen artean Olentzero eta Mari Domingiri harrera ematearren, Mongtrealen, Quebec-eko Euskaldunak elkarteakoak ez zuten gutxiago izan nahi izan. Euskal Eguberri giroko topaketak 75 bat jende batu zituen, tartean gazte, heldu, familiak eta haurrak. Hitzordua abenduaren 7an finkatu eta partaidetzak gustura utzi zituen ...

Gehiago irakurri...


Imanol Pradalesek Lehendakariaren Gabon Mezua luzatu die kanpoan diren euskal komunitate eta euskaldunei

2025/12/19

2025eko Eguberri aldi honetan, Imanol Pradales lehendakariaren Gabon Mezua munduko euskal komunitate eta euskaldunei Imanol Pradales lehendakariak, bere aurrekoen ohiturari bigarrenez eutsiz, Lehendakariaren Gabon Mezu tradizionala luzatu die Eguberria dela eta, kanpoan diren euskal komunitate eta euskaldunei. Bere hitzetan, Euskadi Globalaren helburu estrategikoa eta gauzatze lanetan ari diren Euskal Diasporaren Lege berria aipatzen ditu, baita Markina-Xemeinen euskal pilotariak omenduz ospatutako 2025eko Euskal Diasporaren ...

Gehiago irakurri...


Mintza saio artistiko original bat eta lagunarteko bazkari girotsua 2025ari azken agurra emateko Berlingo Euskal Etxean

2025/12/19

Arte tailer itxurako mintza saioa eta bazkaria Berlingo Euskal Etxean Ekintzez betetako urtea bizi izan dute Berlingo euskara zaleek 2025 honetan, kultur adierazpen anitzeko programa bati esker. Beste gizataldeetako lagunekin antolatutako bertso saioek, musikak, arte plastikoek eta dagoeneko derrigorrezko hitzordu bihurtu den Baskisches Filmfest-en aurkeztutako euskal zinemaren ekoizpen garaikideek leku berezia izan dute Gernika Euskal Etxearen egitarauan, urteroko ospakizun eta ...

Gehiago irakurri...


EEetako gazteen Eguzkipean kanpaldiaren 5. edizioa 2026ko martxoan iragarri du La Platako Euzko Etxeak, mitologia ardatz

2025/12/18

La Platako Euzko Etxeak dantza, kirol, jolas eta mitologia asteburu bat partekatzeko aukera eskainiko die euskal etxeetako gazteei La Platako Euzko Etxeak finkatu du dagoeneko 'Eguzkipean' aisialdi, kultura eta kirol kanpamentuaren bosgarren edizioko data. Topaketa 2026ko martxoaren 14an eta 15ean egingo da, eta aurtengo deialdia euskal etxeetako 12 eta 15 urte inguruko gazteei zuzenduko zaie bereziki. Partaideek euren EEetako monitore arduradunekin etorri beharko dute eta, ohi bezala, Euzko Etxeak City Bell-en duen Aisialdi Gunean ...

Gehiago irakurri...


Carmeloko Ibai Ondoko Etxea partaide Migrantearen Egunean eta Maria Noel Abellaren liburuaren aurkezpena

2025/12/18

2025eko Migrantearen Nazioarteko Egunean, Carmeloko Euskal Etxeko lagaunak Euskaldunak partaide Carmeloko Migrantearen Egunean. Berez ospakizun ofiziala abenduaren 18an bada ere, Carmeloko Udalak abenduaren 6an ospatu du aurten bere udalerrian Migrantearen Nazioarteko Eguna eta euskal gizataldearekin batera, kolektibitate italiarra, alemaniarra, trentoarra, portugaldarra, espainiarra eta montenegroarra izan ziren partaide. Zeremonia ‘Plaza de las Naciones’ ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia