Chascomusko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak iragarri eta gonbidapena ere luzatzen du aldi berean, gaur larunbata, maiatzaren lehenean, hiriko Independentzia Plazako Haritzaren aurrean Gernikako bonbardaketaren suntsiketaren 73. urteurrena gogoratzeko egingo den ekitaldian parte hartzeko, eguerdian (12:00etan).
"Oroimenak aktiboa behar duela atxiki uste dugu, historia ez errepikatzearren, horregatik Euskal Etxetik Gizateriarentzat lazgarria izan zen gertakari hartan hil zirenak ekarriko ditugu gogora, herri euskaldun horretako erakunde desberdinetatik zabaldu den Bake mezuari balioa emanez, bere haritz historikotik abiatuta Euskal Herriaren libertateen sinbolo baita Gernika".
Chascomusko ekitaldian egunari buruzko hitzak egingo dira, lore eskintza egingo da eta Ohorezko Aurreskua dantzatuko da. Ondoren, Chascomus erdialdeko kaleetan honi guztiari buruzko dokumentu bat banatuko da.
-Euskal Etxearen webgunea: www.vascosdechascomus.com.ar