Winnemuccako Euskaldunak Danak Bat euskal etxeak "Brainstorming Session" bat antolatu du, Leire Urbeltzen mural batean islatuko diren ideiak partekatzeko. Abiapuntua galdera bat da: "Zergatik etorri ziren euskal emakumeak Winnemuccara?" Saioa apirilaren 19an, larunbata, 13:00etan, Humboldt County liburutegian.