Euskadiren Argentinako Ordezkaritzak Berdintasunerako eskolaren jarduera berri batean parte hartzeko gonbidapena luzatu du. Aukera horretan, maskulinitate berrietan oinarrituko da prestakuntza. "Zer esan nahi du XXI. mendeko gizona izateak?" izena duen hitzaldia bereziki pentsatua dago euskal etxeetako bizitza instituzionalean aktiboki parte hartzen duten gizonentzat, dela zuzendaritza lanetan, dela koordinatzaile edo antolatzaile gisa. Izena emateko, sartu hemen.
Ekainaren 29an, larunbata, 15:00etan (Euskadiko ordua)