Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxeak urtero antolatzen duen San Martin afari eta festa ospatuko du, afalondoan dantzatzeko aukera eta guzti. American Legion Hall-en (877 Ralston St. Reno, NV 89503), ateak 17:30etan zabalduz. Lehenik zintzur-bustitzea eta ondoren afaria, patata egosiak errioxar erara, txorizoarekin kutixi. Bakoitzak postre bat eraman dezake. Prezioa 20 dolar platerako, edariak bertan erosgai. Eman mesedez izena azaroaren 6a baino lehen antolatzaileek behar den janari kopurua eta prestakizunak egoki eta garaiz erabaki ahal izan ditzaten.