Zabalik dago urtarrilaren 6tik martxoaren 29ra Baionako CIAPen "Jean Etxepare (1877-1935)" erakusketa.
Jean Etchepare (Mar Chiquita 1877 - Kanbo 1935) idazlea 'Jean Etchepare Medikua' bezala da ezagutua, eta "XX. mende hasieran euskal literatura bere garaiko mundura ekarri zuen idazletzat" kontsideratua da, "bere luma bikaina eta jakitatearen arlo guziak aipatzeko zuen grinaren gatik". Ordura arte jorratu gabeko gaiak aipatu ziturn bere artikulu eta lanetan. Etchepareren liburu eta eskuizkribuak ikusgai dira orain Lapurdum zentroan.