Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeak asteburuko txangoa antolatu du Donostiara, larunbat eta igandez, martxoaren 29 eta 30ean. Alde Zaharrean ibili, Gaztelubiden bazkaldu, hiria bisitatu, Saizarren afaldu, Igeldon lo egin eta igandean eguna libre, Valladolidera itzultzeko tenorea iritsi arte. Ongi etorri etxera, Gure Txokoko lagunak!