Martxoaren 2an, larunbata, Utah-ko Euskal Etxearen Urteroko Odolki Jana, euskal elkarteko kideek berek astebete lehenago euskal moduan egindako odolkia plater izarra dela. Iluntzean, 18:30etatik aurrera. St. Vincent's Benvegnu Center-en (1375 E. Spring Lane, Holladay, Utah). Prezioa, 15 dolar. Galderak kinna13@gmail.com helbidera idatziz.
Egun berean goizean Euskal Etxeak antolatutako Urteroko Mus Mini Txapelketa. Izen-ematea 9:30etan, partiden hasiera 10:00etan. Prezioa, 30 dolar pertsonako. Mesedez eman izena aurretik Tony Barajasekin kontaktatuz 801 376 0706 telefonoan edo tonybarajas21@gmail.com helbidera idatziz.