euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Urteroko 'Mortzila Dinner' Euskal Etxean, bertako bolondresek euskal estiloan egindakoa

2024/11/02

Non: Boise, Idaho, AEB

Harremanetarako e-posta: info@basquecenter.com

Harremanetarako telefonoa: +1 208 342 9983

Boiseko Euzkaldunak elkarteak bere urteroko Morzilla Dinner afaria egingo du larunbat honetan, azaroaren 2an Euskal Etxean hileroko afari-programaren baitan, Bazaar Night & Bingo Night ospaturik. Horretarako, boluntario talde bat aste osoan zehar mortzilla (odolki, odoloste, tripota...) egiten aritu da euskal era tradizionalean, kasu honetan Bizkaikoan, gaur dastatu edota erosteko. Bi txanda antolatu dira afaltzeko, lehenengoa 17:15ean eta bigarrena 18:30ean. Hona menua: entsalada mistoa, garbantzuak txorizoarekin, Alaskako bakailaoa saltsa berdean txirlekin, albondigak perretxiko saltsan, morzilla labean, postreak, ogia, ardoa eta kafea, 25 $ helduentzat eta 10 $ 10 urtetik beherakoentzat. Ardoa eta bestelako edariak salgai. EZ da haurtzaindegi zerbitzurik egongo. Boiseko Gazteak-ek eta Txantxangorriak-ek zerbitzatua.

- Gehiago jakin nahi Boiseko euskal mortzillagintzari buruz?


Boisen Euskal Etxeko bolondresek euskal estiloan egindako mortzillak (argazkia Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxea)



« Abendua 2024 »
 
 
 
 
 
 
26
27
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia