euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Urteroko Euskal Piknika: meza aita Anttonekin, bazkaria, zozketak, dantzariak, zuzeneko musika...

2024/09/01

Non: Chino, Kalifornia, AEB

Chinoko Euskal Etxeak antolatutako Euskal Piknika irailaren 1ean, igandea, herriko Fairgrounds-en, 11:00etatik aurrera: meza Aita Antton Egigurenekin, klika, dantzariak, musika, kantua, BBQ bazkaria, zozketak, sandwitxak, dantzaldia Jean Louis Bergara eta Beñat Chaubadindeguy musikariekin..

EGITARAUA

Abuztuak 31, larunbata

- 15:00 Pilota partidak Aphessetche Trinketean, Euskal Herritik etorri pilotariak eta Kaliforniakoan

Irailak 1, igandea
(Brinderson Hall-en, Chino Fairgrounds, 5410 Edison Ave.)

- 11:00etan Euskal Meza Aita Antton Egiguren emaile, Chinoko klika, dantzariekin, Besta Berri eginez
- 13:30etan BBQ bazkaria, arkumea eta oilaskoa
- 15:30etan Klika and dantza taldeen emanaldiak
- 18:00etan Lukainka sandwitxak
- 20:00etan Dantzaldia Jean Louis Bergara & Beñat Chaubadindeguy-ren musikarekin
- 21:00etan Zozketak, ondoren dantzaldiarekin segitzeko
(programa Chino Basque Club-en webgunean, hemen)

Irailak 2, astelehena

- Goizetik hasita eta arratsaldera arte, euskal komunitatearen elkarretaratzea Centro Basco ostatuan, esan nahi baita euskal brunch edo gosari/bazkari tradizionala, musika, kantu, dantza, pilota partidak bertako kantxan eta giro ederrarekin

 



« Azaroa 2024 »
 
 
 
 
5
18
25
26
27
28
29
30
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia