Uztailaren 21ean, igandea, Urteroko Euskal Piknik eta Festa egingo dute Gooding-en, Gooding Basque Association antolatzaile. Goizeko 11etan meza, 12etan bazkaria eta egunean zehar musika, dantza, harrijasotzea, txinga eta zahatotik edate lehiaketak, jokoak gaztenentzat eta beste hainbat aukera. Sarrerak: helduak 22 dolar. adinekoak 20, haurrak 10.