Astearte honetan, otsailaren 14a, arratsaldeko 6etatik aurrera, Euzko Etxea Euskal Etxeko Trinketean ospatuko da aurtengo Xare Nazioarteko Lehenengo Topaketa. Frantziako selekzioko (munduko azken txapelduna) eta Argentinako selekzioko (nagusiak eta txikiak) jokalariek hartuko dute parte, eta baita euskal etxeko beste jokalari batzuek ere.
Hauek dira: Oihan eta Matias Borteyru (Frantzia) eta Iñaki, Mikel eta Aitor Gil Najera, eta Gonzalo Amoreo (Argentinako selekzioa); euskal etxekoak: Andoni Etcheverry, Francisco Bozzolo, Nicolás Lorenti eta Tomás Clua; eta Alan Correa eta Santiago Gramajo (biak Buenos Aireskoak).
La Platako Euzko Etxea Euskal Etxea
Webgunea: http://www.centrovascolaplata.eus/
Facebook: https://www.facebook.com/centrovasco.euzkoetxealaplata
Instagram: https://instagram.com/centrobasko
Twitter: https://twitter.com/CentroBasko