Iñigo Urkullu lehendakariak Madrilgo Euskal Etxea bisitatuko du asteazken honetan, urtarrilaren 10ean, espainiar hiriburura egingo duen bi eguneko bidaia ofizialaren barnean eta EEko Zuzendaritza Batzordearekin batzartuko da arratsaldez. Lehendakaria eta Marian Elorzak gidatzen duen Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako Idazkaritza Nagusiko taldea izango dira partaide, tartean Gorka Alvarez Aranburu eta Concepción Quintana Aguirre. EEko bazkideekin elkartuko da Urkullu.
Lehendakariaren bidaia honen helburua Japoniako enbaxadore Takahiro Nakamae-rekin biltzea da, ostegunean 12etan, iaz Japonian egin zen Tokyo Basque Week-en eta Euskadi-Japonia planaren harira. Eta biltzea baita ere Mariano Jabonero Iberoamerikako Estatuen Erakundeko (IEE) Idazkari Nagusiarekin ere batzartuko da Iñigo Urkullu Lehendakaria, zehazki, biek ala biek 2021eko otsailean, Ajuria Enean sinatu zuten Lankidetza Hitzarmenaren berritzea aztertzeko. Hezkuntzan, Zientzian eta Kulturan, euskal komunitatearen eta komunitate iberoamerikarraren artean ekintza bateratuak aurrera eramatea da akordio horren helburua. Batzarra 10:00etan hasiko da, IEEren egoitzan.
Iñigo Urkulluk eta Marian Elorzak Madrilgo Euskal Etxea bisitatuko dute. Irudian biak, musukoa ezinbestekoa zen pandemia une batean