Ekainaren 18an Leizpgeko Unibertsitateko Augusteum-ean, Unai Lauzirika Etxepare Euskal Institutuak Leipzigek Unibertsitatean duen irakurleak hitzaldi bat eskainiko du. XX. mendean zehar Alemania eta Euskal Herriaren arteko harremanak aztertuko ditu eta bereziki Memoria Historikoaren gaia bi herrialdeetan nola landu den azalduko du. Gernikako bonbardaketaren kasua aztertu eta Euskal Herriak eta Alemaniak eman dion tratamendua adieraziko du.