Abenduaren 1ean, igandea, Txileko Euskal Gizataldea Euskal Etxeak bere 10. Pintxo Lehiaketa antolatu du eta beste zenbait ekimen euskaraz ospatzera deitu du Las Condesko Estadio Españolen Euskararen Egunaren ospagarri. Hiru pintxo onenak sarituko dira. Aurkeztutako pintxoak partekatuko dira. Sarrera, 10.000 peso, edari bat eta pintxoak barne. Sariak emango zaizkie ikasle onenei, bazkide laguntzaileenei eta EEak ematen dituen tailerretako irakasleei, besteak beste. Sari sorpresak ere izango dira. Estadio Españoleko Isabel La Católica Aretoan, 13:00etatik aurrera.