Buenos Aireseko Euskaltzaleak euskaltegiak Topaketa antolatu du ostiral honetan, irailaren 6an, 20:00etan. Argentinan grabatutako "El Vasco" filma pantailaratuko dute, eta ondotik pintxoak zerbitzatuko dira. Elkartearen egoitzan (Bernardo de Irigoyen 826). Euskaltzaleak-en 80. urteurreneko egitarauaren baitan, eta Euskal Diasporaren Egunaren ospagarri.