Igande honetan, irailaren 11a, Bogotako Euskal Etxeak Diasporaren Eguneko ospakizunetan parte hartzera gonbidatzen du. Goizeko 10.30etatik aurrera egoitzan elkartuko dira (Transversal 16A 45F 30). Diasporari buruzko bideoak proiektatuko dituzte eta pintxo potea izango da El Vasco jatetxeko sukaldariaren eskutik.