The Kluba Juantxo Skalariren ideia modura jaio zen. Mundu osoan zehar emaniko 600 kontzertu baino gehiago, 10 urteko karrera eta 6 diskoren ondoren, JSK-k bide berri honetatik ekin zion bere ibilbide musikalari. The Klubak bere aurreko taldea ekartzen du gogora, baina indarberrituta, perspektiba musikal zabalago batekin, talde ikuskera ezberdin batekin, eta zuzenekoan bi alderdi indartuz: ikuskizuna eta originaltasuna. Euren zuzenekoa “Stray Cats”talde mitikotik hartutako ideia batean oinarritzen da; talde berezi hura eskenatoki aurrean jartzen zen, herrenka batean, bateria zutik zegoela eta kontrabaxua indarrez kolpeka,hau dena metal, biolin eta jamaikar kutsuko ahotsekin fusionaturik, honela sinpletasuna, kalitatea eta ikuskizuna iradokiz. Honi guztiari jarrera punki eta dibertigarria erantsiz, adin eta gustu ezberdineko publikoa konbentzitu du.
Kontzertua gaueko 22:00etan izango da Plaza del Rey-n. Sarrera doakoa da.