Uztailaren 21ean, 16etatik 21etara, Gaven Sarratea gaztea buru duen Renoko The Fe euskal ostatuak (lehenago Santa Fe zenak) bere euskal-amerikar estiloko hilabeteroko afaria zerbitzatuko du. Gogoratu bezperan, larunbatean, dela (hiriko Zazpiak Bat Euskal Etxea antolatzaile duen) Renoko Euskal Piknik festa, afari eta dantzaldiarekin The Fe-n, Amerikanuak euskal-amerikar bandarekin.