Susana Gutiérrez Güemes-en 'Abiapuntua' (Punto de partida) erakusketa zabalduko dute gaur asteartea Madrilgo Euskal Etxean, bertan urtarrilaren 7tik 18ra egoteko. Egileak berak azaldu duenez, "'Abiapuntua' Masünart delako arte moduaren lanik adierazgarrienekin egindako lan sorta zabala biltzen duen erakusketa da, bizitzaren oda izan eta sentsazio atseginak, freskotasuna eta positibotasuna transmititzen saiatzen den proposamen artistikoa". "Akriliko eta harea duten konposizioak dira, oso serie tematiko ezberdinetan banatuta, baina esentzia berari eta Masünart estilo oso antzemangarriari eusten diotenak, kolorea, bizitza eta nortasuna ezaugarri".