Otsailaren 24an, larunbata, Sukalde Eskola bat antolatu du Bruselako Euskal Etxeak bere egoitzan (Rue Bernier, 10 1060 Bruxelles, Saint-Gilles), kasu honetan bakailaoa ajoarriero erara prestatzeko. 17:00etan izango da, eta senide eta lagunak etor daitezke, baina eman izena aurretik mesedez. Gero, 19etan, Txoko bat egingo da. Afari partekatua izango da, eta beraz partaide bakoitzak zerbait ekarri behar du guztien artean afari osatua atera dadin.