euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

BERTAN BEHERA. Solasaldia Kirmen Uribe eta Sebastià Alzamora idazleen artean, La Central liburudendaren 'A dos voces' ekimenaren baitan

2010/05/05

Non: Bartzelona, Katalunia

[Ekitaldia BERTAN BEHERA utzia izan da, ekidin ezinezko arazoak medio Uribek ezin izan baita azkenean data honetan bartzelonaratu]

La Central liburudendak (Mallorca kaleko bere egoitzan) antolaturik, asteazken honetan, maiatzaren 5ean, arratsaldeko zazpi t'erdietan, solasaldia Kirmen Uribe eta Sebastià Alzamora idazle eta poeten artean, "Garai bitxiak lirikarentzat" izenburupeko hitzorduan. Moderatzaile, Martin Lopez-Vega. Poesiak, beste edozein artek bezala, berrikuntza eskatzen du, baina ze bide behar du hartu poesiak gizarte garaikidean?

Azkeneko belaunaldietako bi egile esanguratsuenetakoak dira Kirmen Uribe eta Sebastià Alzamora, eta izenburu hori aintzakotzat hartuz arituko dira solasean.

Sebastià Alzamora (Llucmajor, 1972) olerkari eta narratzailea da. Bere poesia liburuetan aipatuko ditugu Apoteosi del cercle (1997), Mula morta (2001), La part visible (2009), Miracle a Llucmajor (2010). La pell i la princesa eleberriarekin Josep Pla Saria irabazi zuen 2005ean.

Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970) bere belaunaldiko oinarrizko euskal idazleen artean kokatzen da. Azkeneko Narratiba Sari Nazionala lortu du Espainian 'New York-Bilbao-New York' eleberria medio eta olerkari gisa 'Bitartean heldu eskutik' (Susa, 2001) bere poema liburua zenbait hizkuntzetara izan da itzulia.

Argibide gehiago, www.lacentral.com webgunean



« Abendua 2024 »
 
 
 
 
 
 
26
27
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia