Larunbat honetan, irailaren 21an, Mallorcako Artea Euskal Etxeak Diasporaren Eguna eta Sineu frontoiaren 75. urteurrena ospatuko ditu, honako agendarekin:
- 17:30 Fona tir, Balearetako Federazioak antolatua
- 18:30 Esku pilota partidak Euskal Herriko pilotariekin. Ondoren, hitzaldien eta sari-banaketaren zeremonia. Pilotariak; Bengoetxea-Aranguren / Urmeneta-Mikel Goñi. Ondoren ordezkaritzak mintzo: Ajuntament de Sineu, Arca Patrimoni eta Euskal Etxea, azken honek Euskal Diasporaren Egunarekin bat eginez
- 20:00 La Balanguera kantua, Fanny Mari sopranoaren eskutik.
- 20:15 Euskal akordeoia Severo Munilla-ren eskutik.
- 20:30 Txalaparta.
Egunari amaiera emateko, 21:00etan pintxoak eta torrada tradizional bat eskainiko dira, ondoren zuzeneko musika eta dantzaldia.