Larunbat honetan, abenduaren 21ean, Madrilgo Euskal Etxeak bazkide eta lagunak oro gonbidatzen ditu 19:30ean San Tomas eguneko txistor jate tradizionalera. Urtero bezala, ate ireki jardunaldi honetan Euskal Etxeak ongi etorria emango die "gurekin bat egin nahi duten madrildar guztiei, Arbizuko txistorra goxoa ardo ona lagun dastagai".
.