Larunbat honetan, urtarrilaren 21ean, San Sebastian eguneko festa handia egingo dute Necocheako Euzko Etxean [jai-eguna, berez 20a, ostirala izanik, ez da jai-eguna Argentinan eta danbor-jotzaile eta partaideek askoz errazago dute larunbatean ospatzea, batez ere urrundik bertaratzeko ahalegina egiten dutenek, horregatik egun aldaketa].
Larunbatean, beraz, egundoko festa donostiar ederra egingo dute Euzko Etxean, besteak beste Donostiako Konstituzio Plaza irudikatuta eta bertako hainbat detaile lagun dituztela. Bertako danbor-jotzaileez gain, beste euskal etxe batzuetakoak ere partaide izango dira, bertan uda sasoin betean daudela eta, aurten hasteko, Donostian eguraldi hotz, euritsu, haizetsu eta, nork daki, agian elurtsua izan dezaketen bitartean. Urtaroa, diferentea, umore eta sentimentua, berberak, serio hartzen baitute Necocheatarrek euren adierazgarri den Danborrada eta San Sebastian festa.
Danborrada donostiar hunkigarria egiten dute urtero Necocheako Euzko Etxean, Konstituzio Plaza eta guzti
Necocheako Euzko Etxea Euskal Etxea
Facebook: https://www.facebook.com/centrovasco.necochea
Instagram: https://www.instagram.com/euzkoetxeanecochea
e-mail: centrovasconecochea@yahoo.com.ar