euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

"San Sebastian: Donostiako historiako 425 urtez hiriaren zaindari", Jaime San Martin hizlari

2025/01/08

Non: Madril, Espainia

Bi aste eskas geratzen dira Danborradako, eta haren iragarle gisa, oso argitalpen berezi baten aurkezpena iragarri dute Madrilgo Euskal Etxean. "San Sebastian: Donostiako historiako 425 urtez hiriaren zaindari" izenpean, dokumentu honek zorroztasun historiko handiz eta foku sozial eta entretenigarriz, Donostiako santu zaindaria noiztik lotua den hiriari azaltzen du, eta ospakizun honen garapena historian zehar.

Antolatzaileek besterik ez badiote, aurkezpena asteazken honetan izango da, urtarrilaren 8an, 19:00etan, Madrilgo Euskal Etxeko (Jovellanos 3) Peio Aramburu aretoan.

Donostiako hiru elkarteko beste haineste lagunek sinatzen dute lana, Unión Artesana, Gaztelubide eta Gipuzkoako Argazkilari Elkartea. Ikerketaren ondorioa dira atera dituzten argitalpena eta dokumentala.

"Aldizkari formatoan eta euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu den lan honek gure zaindariaren egunaren aberastasun kulturala eta soziala berraurkitzera gonbidatzen gaitu, 1598an hasi zenetik gaur egun ezagutzen dugun Danborradaraino. Argitalpenaren osagarri dokumentala ere aurkeztuko da, hainbat bitxikeria eta gure jaiaren benetako izpiritua nabarmentzen duten pasadizoak azaleratuz.  Aurkezpena Gaztelubide Elkarteko Jaime San Martinek egingo du, Euskal Etxe bertako Danborradako Danbor Nagusia den Jose Maria Arana lagun izango duela".


(argazkia Aiete.net)



« Urtarrila 2025 »
 
 
11
12
13
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia