euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

San Nicolaseko Errekatarrak Euskal Abesbatzak kantaldia eskainiko du beste bi koralekin

2023/08/26

Non: Villa Constitución, Argentina

Larunbat iluntze honetan, 20etatik aurrera, San Nicolaseko Euskal Etxeko Errekatarrak Abesbatzak kantaldia eskainiko du Santa Fe probintzian, Villa Constitución-eko San Pablo Apostol Parrokian. Euskal abesbatzarekin batera hiriko Eresnto Roldan Udal Abesbatza, eta San Nicolaseko beste talde bat, Coral Libercanto, arituko dira. Jorge Mennak zuzenduko du Errekatarrak.

Hona Errekatarrak-en bi kantu, EuskalKultura.eus-ek ateratako beste hainbeste bideotan:


Errekatarrak Elizanbururen "Ikusten duzu goizean" kantari Bahía Blancako Euskal Astean, 2019an


Errekatarrak "Aldapeko" kantari, La Platako 2014ko Euskal Aste Nazionalean



« Otsaila 2025 »
 
 
 
 
 
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia