Ekainaren 29an, larunbata, 18etatik aurrera San Juan Su eta Gaua ospatuko ditu Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeak hiriko beste zenbait elkarterekin batera, dantza tradizionalak. txarkeria zaharrak atzean utzi eta xede berriak gauzatzeko erritoak tarteko... Sarrera gisa, bertaratuko den jendeari eskatzen zaio esnea edota gailetak ekartzea, gero bildutakoaren dohaintza egiteko Comodoroko Sí! Fundazioari eta honen elkartasun jantokiei.