Ekainaren 29an, larunbata, San Juan Sua eta Sorgina Erretzea egingo ditu 14:30etatik aurrera Chivilcoyko 'Beti Aurrera' Euskal Etxeak bere etxe barru eta kanpoan, musika, dantza, soka-tira eta joko herrikoiak barne, kantina zerbitzua zabalik...
Sarrera librea izango da Euskal Etxera eta bertako areto nagusira. Kanpoaldean, sua egin eta panpinak erreko dira, Euskal Etxekoa eta bertaratzen direnek ekartzen dituztenak.
izan ere, Euskal Etxeak lehiaketa bat deitu du erreko duen bere panpinari izena jartzeko. Euren proposamena aurkeztu nahi dutenek Beti Aurreraren Facebookeko horman sartu eta bertan hautatu ahal izango dute gehien maite duten euskal izena panpinari jartzeko.
Kantinan txokolate beroa, tortak, pastelak, freskagarriak eta abar salduko dira. Norberak, atzean utzi nahi dituen gauzak paper batean idatzi ahal izango ditu eta gainerako haur eta helduenekin batera surtara botako dira.