Ruper Ordorikak 'A la cubana' ikuskizuna jendaurretuko du, Kubari gorazarre, Guadalajarako 38. Liburuaren Nazioarteko Azokan (FIL), 21:00etan FIL Foroan, "Amour eta toujours" albuma aurkezturik. Sarbidea doan Azokarako sarrerarekin batera. Lagun izango ditu: Arkaitz Miner (gitarra, bibolina eta mandolina), Lutxo Neira (kontrabaxua), Eduardo Lazaga (perkutsioak), Nando de la Casa (perkutsio eta teklatuak) eta Gibrán Rivera (gitarra).