Beste urte batez Boiseko Euskal Museo eta Kultur Etxeak bere 'entzierro' berezia antolatu du, "Running of the Bars", poteo moduko bat, jai giroan, Basque Block-etik hasi eta inguruko taberna parte-hartzaile batzuetara bisitak eginez, zurigorriz jantzita. Uztailaren 13an izango da, larunbata, 17:00etatik 22:00etara. Poteoa bukatuta, taldea Basque Blockera itzuli eta festa izango da bertan, kalean, giro ederrean, dantza, musika, janari eta edariak... Bilduko den dirua Boiseko Euskal Museoarentzat. Xehetasun guztiak, hemen.