Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioaren standean, euskal familien armarriak margotuko ditu Amelia Rigada Atuchak artistak, Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokaren baitan. Maiatzaren 12an, igandea, 18etatik 21etara.
Portzelana gainean margotuko ditu jendearen aurrean eta manatuak hartuko. Heraldika liburu batzuk ere egongo dira bisitarien kontsultagai.