Martxoaren 16an, larunbata, Montrealgo 'Quebec-eko Euskaldunak' euskal elkarteak bere Korrika antolatu du, Euskal Herrian korritzen ari den 23. Korrikarekin bat eginez. Hona egitaraua:
- 13:30 harrera eta Ongi etorria partaideei (427 Beaubien E. kalean)
- 14:00 Korrika abiatuko da
- 14:30 Saint Grégoire / Christophe Colomb izkinera iritsiko da (3. kilometroa)
- 16:00 Helmuga (6. kilometroa) (427 rue Beaubien Est)
Ondoren poteo alaitua, Korrikako mezuaren irakurketa, Euskal Herriko Korrikaren zuzenean ikusiko da, musika, dantza...
Quebec-eko Euskaldunak-en mezua, Montrealen ere, euskararen alde!!