"Pirinioetako emigrazioa XIX. eta XX. mendeetan" erakusketak martxoaren 17ra arte segituko du zabalik Paueko Mediatekan. XIX. eta XX. mendeetan, piriniotarrek Atlantikoaren bestaldera emigratu zuten bizimodu hobe baten bila. AMEk (Emigrazioaren memoriarako elkartea) eta Bordeleko Montaigne Unibertsitateak proposaturiko erakusketa honek abiatze horien arrazoiak, finantzamendua, garraioa, harrera, Ameriketan instalatzea eta bizitzea aztertzen ditu, EKEko agendako lagunek gogorarazten digutenez.