Soinua mugimendutik sortzen da. Benetako musikari batek mugitu egin behar du, bidaiatu egin behar du. Hala aurkituko ditu soinu berriak Oreka Tx-ek, txalapartarekin bidaiatu baitu, besteak ez bezalako musika tresna da hau, pertsona bi behar dituena, eta haientzat topaketa eta bategitea irudikatzen duena. Euren bidaietan zehar India, Laponia, Sahara eta Mongoliako musikariak eta bertako errealitateak ezagutu dituzte. Ondutako bizipenetatik eta bidaietan zehar jasotako ikus-entzunezko materialarekin gauzatu da “Nömadak Tx Zuzenean” ikuskizun berria. Oreka TX txalapartariek, haien talde berriaz lagundurik, kontzertu-bidaia ikusgarri bat egitera gonbidatzen gaitu, agertokian musika eta irudiak uztartuz. 2009an “Nomadak TX Zuzenean” ikuskizunaren munduko estrenaldia izan eta gero, talde honek sarrerak agortu ditu Euskal Herriko hiriburuetako antzokietan eginiko biran eta aurkeztua izan den Europako antzokietan. Urte amaiera biribiltzeko WOMEX azokan, “The most important international profesional market of world music” deiturikoan jo zuten, aurkeztutako 780 taldeetatik aukeratutako 24 taldeetako bat izan zirelarik.
Kontzertua gaueko 22:00etan izango da CAT-en. Sarrerak 5 euro balio du (bazkideak doan).