Omenaldia Ozeano Pazifikoan Bigarren Mundu Gerran (BMG) eroritako euskal beteranoei eta Okinawan hildakoen memorializazioa, 1945.
Astearte honetan, abenduaren 5ean, egingo da, Okinawako Prefekturako Bakearen eta Adiskidetzearen Oroimenezko Museoan eta Bakearen Oroimenezko Parkean (Okinawa, Japonia).
Euskal Herritik, Pedro Oiarzabal izango da partaide, Sancho de Beurko Elkarteko Fighting Basques programako ikertzaile nagusia, NABO lankide duen proiektua.