Abenduaren 21ean, uholdeak gehien kaltetutako herrietakoa den Massanassan, euskal ekitaldi solidarioa, Iruñea ondoko Beriaingo Udala eta Massanassako Udala partaide, eta bi herriotako elkarte eta herritarren lankidetza solidarioaren eskutik. Bi autobus eta hogei bat auto abiatuko dira Iruñerritik hainbat jende eta bildutako gauzak eramateko. Partaide bereziak, Olentzero eta Mari Domingi, Zanpantzarra eta artzainak. Jaialdian, jostailu banaketa egingo eta bertako folkloreko pertsonaia eta lagunekin bilduko dira. Laguntzaile Valentziako Euskal Etxea.