Abenduaren 16an, larunbata, haur eta txikienek euren ilusio eta alaitasunez beteko dute Bartzelonako Euskal Etxea. Programa berezia iragarri dute aurten: Sine Nomine koralak gabon kantak eskainiko ditu Olentzeroren iritsiera girotzeko. Eta behin eskutitzak eman eta oparitxoren bat jaso ondoren, San Tomas eguna ospatzeko tenorea izango da, musika, txistorra eta giro ederrez.
- 12:00 - Sine Nomine koralren emanaldia.
- 12:30 - Olentzero dator!
- 13:30 - Trikitixa, festa eta txistorra