Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrena omentzeko egun berezia izango dute ostiral honetan, apirilaren 27a, Rosarioko Zazpirak Bat euskal etxean. Gernikako Plazan (Mitre eta Pasaje de Sabino de Arana y Goiri kalean) dagoen arbolaren kimuari lore eskaintza egingo diote 19:00etan.
20:00etan bonbardaketaren inguruko bideoa proiektatuko da Zazpirak Bat euskal etxean eta ostean, Jorge Martínez Ramseyer artistak Picassoren lanaren inguruko aurkezpena burutuko du.
Zazpirak Bat euskal etxea webgunea.