Napoka Hiria 2005. urte aldera sortu zen Ander eta Mirenek musika elkarrekin konpartitzea erabaki zutenean. Bi gitarra akustiko eta ahotsaz baliatuz Euskal Herriko ahalik eta eszenatoki, areto eta taberna gehienak zapaltzen hasi ziren. Taldeak ia bost urte beteko dituenean, zuzeneko akustiko haietatik haratago, lagun berriak ekarri dituzte eszenatokietara: gitarra elektrikoa, ukelelea eta pedalera, besteak beste. Kantuak lasaiak zein progresibo eta rockeroak egiten ditu bikote honek, zuzenekoetan intentsitatearekin jokatuz. 2007an beraien lehenengo maketa kaleratu zuten sei kantu propioz. Kokein, Maite Arroitajauregi edo Tayuta talde japoniarrekin batera jo dute. 2008ko neguan hiru kantu berri grabatu zituzten (Poortstraat 58, Egurra eta 90 segundu) Japoniako birarako. Orain euren lehen lan luzea kaleratzeko lanean ari dira, zuzenekoak guztiz laga barik.
Kontzertua 20:00etan izango da Euskal Etxean. Sarrerak 3 euro balio du (bazkideak doan).