Larunbat honetan, abenduaren 9an, goizeko 11etatik aurrera, Nafarroaren Eguna, Olentzeroren bisita eta San Tomas festa ospatuko ditu Pariseko Euskal Etxeak. Bazkideentzat eta bazkide ez direnen pertsona eta familientzako jarduera. Tartean dira San Tomas Merkatua, sorginei buruzko erakusketa bat, Olentzero opariak banatzen... Nafarroako Egunaren parte, dantza tailer bgat (Larrain dantza), pintxo-pote eta taloak, zuzeneko musika eta Iruñetik etorritako gaiteroak. Ikus programa osoa eta xehetasunak hemen.