Abenduaren 8an, ostirala, 19:00etan hasita, Buenos Aireseko Nafar Etxeak urtea ixtera eta Nafarroaren Eguna ospatzera gonbidatzen zaitu.
Ekitaldian "Nafar Haziak" dokumentala proiektatuko da, Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak ekoitzitako dokumentala proiektatuko da, iazko urte amaieran talde iruñarrak Argentinara egindako bisitan grabatutakoa. Dokumentalak galdera planteatzen du: "Nafarra, jaio ala egin egiten da?"
Kantina zerbitzua egongo da eta tortillak, ogitartekoak, pintxoak, pastelak eta izozkiak erosi ahal izango dira, baita ere freskagarriak, ardoa, garagardoa eta sagardoa.
Nafar Etxeko dantza taldeak dantza egingo du eta talde gonbidatuak ere arituko dira. Sarrerak (1.000 peso) ekitaldian zehar egingo diren zozketetan parte hartzeko eskubidea emango dute. 14 urtetik beherako haurrek ez dute ordaintzen.
Kontuan izan: sarrerak aldez aurretik behar dira erosi, atean ez da sarrerarik salduko.